Jaulkipen data: 31 martxoa 2021

Umore grafikoa. Mikel Urmeneta

KONTSULTATU TARIFAK

Umore grafikoa. Mikel Urmeneta

Historia

UMORE GRAFIKOA. MIKEL URMENETA

2017an, Forbes aldizkariaren arabera, munduko 100 pertsona sortzaileenetako bat izan zen Mikel Urmeneta. Ez da izan artista nafar honek jaso duen goraipamen bakarra.

Katuki Saguyaki (“katuaren haragia, saguaren jakia” hitz-jokoa) enpresaren sortzaile eta sormen-zuzendaria izan zen, eta Kukuxumusuren sortzaile eta sormen-zuzendaria ere bai.

Bere umore garratza, batzuetan ironikoa, bere nortasunaren ezaugarri bihurtu da.

New York eta Iruñearen artean bizi da, non jarraitzen baitu garatzen bere sormen-gaitasuna, bere marrazki bereizgarrietan ez ezik, bestelako proiektuetan ere islatuz.

Bere lanean kartelak eta muralak nabarmentzen dira, eta oso teknika berritzaileak erabiltzen ditu, hala nola tilt brush, hots, Googleren aplikazio bat, erabiltzaileari 3 dimentsiotan pintatzeko eta lan grafikoak egiteko aukera ematen diona, HTC VIVE errealitate birtualeko gailuaren bidez.

Bere lan nabarmen eta gogoratuenetako bat 1990ean Sanferminetarako diseinatu zuen kartela da.

Bere kartelek hainbat festa iragarri edo sustatzeko balio izan dute, hala nola Baztandarren Biltzarra 1991n, Donostiako Zinemaldiko haurrentzako atala urte horretan bertan, edo Eusko Jaurlaritzaren Turismo Bulegoa.

Argazkigintza da Mikelek duen beste pasio bat, eta  Captura.org erakundearekin elkarlanean aritu da. Erakunde horrek, beste autore batzuen lanarekin batera, bere argazki digital batzuk biltzen ditu.

Filateliako zaleek urtero gehien espero duten seriea da Umore Grafikoa. Aurten Mikel Urmenetaren omenez egin dugu zigilua, artistaren irudi bat jasoz: bloke-orri honetako protagonista Txanogorritxo da, eta otso urdin txiki batekin eskutik doa.