Jaulkipen data: 26 martxoa 2021

Aisia eta zaletasunak. Espainiako Puy du Fou parke tematikoa

KONTSULTATU TARIFAK

Aisia eta zaletasunak. Espainiako Puy du Fou parke tematikoa

Historia

AISIA ETA ZALETASUNAK. PUY DU FOU PARKE TEMATIKOA

Jendea parke tematikoetan sartzen denean, bizitza osorako oroitzapenak uzten dituzten esperientzia zirraragarriak bizitzeko egiten du. Aisiarako eta entretenimendurako gune horiek dira, oraindik ere, hainbat herrialde bisitatzeko tokirik gogokoena.

Espainian 15 parke baino gehiago daude herrialde osoan. Hori dela eta, Correosek, zigiluen bidez gure herrialdea sustatzeko asmoz, Aisia eta zaletasunak filatelia-sortaren barruan, dibertsio-eremu horien irudia nabarmendu nahi du, eta, oraingoan, Espainiako Puy du Fou parke tematikoaren jaulkipena dakarkigu.

2019ko abuztuan iritsi zen Espainiara Frantziako parkean inspiratutako proiektu espainiarra, bi aldiz “munduko parkerik onena” izendatu zutena.

Toledoko ametsa gaueko lehen ikuskizun handia bihurtu zen, hiria omentzeko. Ikuskizunak ikusleen eta kritiken erabateko arrakasta lortu zuen, sortzaileen itxaropenak gaindituz.

Espainiako historiaren zati bat kontatzen du ikuskizunak: Rekaredoren erregealditik Navas de Tolosara, Amerikaren aurkikuntzatik trenbidearen etorrerara. Ikusleek gure herrialdearen historiako 1.500 urte ikusiko dituzte, 200 aktore baino gehiagorekin eta efektu bereziekin, 5 hektareako eszenatoki erraldoian.

Espainiako Puy du Fou denboraldi berriak lau ikuskizun historiko berri bilduko ditu egunez, eta pertsonaia garrantzitsuekin harrituko gaitu, hala nola Colón, Cid edo Lope de Vega.

Gainera, bisitariek esperientzia biziagoa eta errealistagoa izango dute, naturaz inguratuta, hainbat garaitan zehar ibiliz. XIII. mendeko herrixka batean barna ibili ahal izango dira, antzinako artisauekin, esaterako, urketariekin edo buztinlariekin, eta, horrez gain, eraikitako beste eraikin ikusgarri batzuk ikusi ahal izango dituzte, abentura bizipen gogoangarria izan dadin.

Zigiluak ikuskizuneko protagonista batzuen irudia erakusten du, dagokien garaietako jantziekin eta armekin, eta kontinente berrira iritsi ziren karabeletako bat ere agertzen da.