Jaulkipen data: 19 martxoa 2021

2021 munduko ondarea. Toledoko Zentro Historikoa

KONTSULTATU TARIFAK

2021 munduko ondarea. Toledoko Zentro Historikoa

Historia

MUNDUKO ONDAREA. TOLEDOKO ZENTRO HISTORIKOA.

Urtero bezala, Correosek munduko ondareari buruzko zigilu bat jaulkitzen du, kasu honetan, Toledoko Zentro Historikoari buruzkoa, UNESCOren munduko ondare diren hirien zerrenda pribilegiatu horretan sarturik baitago.

Toledo, hiru kulturen hiria, Espainiatik igaro ziren eta kale eta plazetan arrastoa utzi zuten zibilizazioen testigantza da.

Hiri erromatarra, hiriburu bisigodoa, Kordobako Emirerri zati bat, Errekonkista kristauaren gunea edo Espainiako Carlos I.aren eta Alemaniako V.aren gortearen egoitza.

Hango kaleetatik paseatzea, artean, kulturan, ohituretan eta erlijioetan aberatsa den iraganera itzultzea da.

Bere alde historikoan, Mantxako hiriburuan hain garrantzitsuak diren hiru kultura horien oroitzapenak aurki ditzakegu: judua, musulmana eta kristaua.

Toledoko kristau garaikoa da bere Alkazarra, eta Santa Maria Katedrala, elizak, komentuak eta monasterioak nabarmentzen dira, San Juan de los Reyes, esaterako. Bere iragan arabiarraren ondarea da hiriaren egitura, kale estu eta bihurgunetsuekin, eta baita meskitak ere, Argiaren Kristoa kasu, adreiluzkoa eta harri-hormekin, arku gurutzatuekin eta zurezko teilatuekin. Juduen presentzia nabarmengarria da Sinagogetan, hain zuzen Transito eta Santa Maria la Blanca izenekoetan.

Izen unibertsaleko artista handiak ere erakarri zituen hiriak, adibidez, Domenikos Theotokopoulos, El Greco izenez ezagutzen zena. 1577tik hil zen arte Toledon bizi izan zen, eta hiriko ikur adierazgarrienetako bat bihurtu da.

Zigilua kalkografia eder baten barruan dago, eta bi euroko txanponaren forma dauka. 

Zigilua erreproduzitzen duen txanponaren aurrealdeak Eguzkiaren Atearen irudia dakar, XIV. mendeko mudejar estilodun eraikina, eta Samuel Levíren Sinagogako otoitz aretoaren hormako dekorazioaren xehetasuna, Toledoko judutegian kokatuta dagoena, gaur egungo Museo Sefardí delakoan.