Jaulkipen data: 13 apirila 2021

Pintura.- 2021. Mail Art. Avileseko Posta Artearen Nazioarteko V. Erakusketan hautatutako obra. Lurra

KONTSULTATU TARIFAK

Pintura.- 2021. Mail Art. Avileseko Posta Artearen Nazioarteko V. Erakusketan hautatutako obra. Lurra

Historia

PINTURA. MAIL ART

Mail Art izena erabiltzen da posta-banaketa adierazpide gisa erabiltzen duen arte-jarduera original bat izendatzeko.

Diziplina horretan forma asko har daitezke: mezuak, collageak, objektuak edo olerkiak.

Forma artistiko hori publiko zabal bati zuzenduta dago, batzuetan autoreak berak ere ezagutzen ez duenari; artea banatzeko bide tradizionaletatik atera nahi duen horri, nonbait.

Avileseko Posta Arteari buruzko Nazioarteko V. Erakusketak, «Lurra» lelopean, 37 herrialdetako 500 posta-lan baino gehiago jaso ditu. Edizio honetan berritasuna izan da horietako bat, Mail Art delakoari edo Posta bidezko Arteari eskainitako zigilu bihurtu dela, eta, beraz, munduan jaulkitzen den arte-diziplina horretako lehen zigilu ofiziala izan da.

Aukeratutako lanak munduko bola bat islatzen du, gasezko maskara batez babestua, eta, metafora gisa, gure planetako ingurumenaren kutsadura salatzen du. Lan horren egilea García de Marina (Gijón, 1975) da, estatuan eta nazioartean ospe handia duen argazkilaria. 

Zigilu horrek, halaber, datorren urtean “Airea” gaia izango duen sorta abiaraziko du.

García de Marinak bere konposizio fotografikoekin hainbat argitalpenetan kolaboratzen du, eta banakako nahiz taldeko erakusketetan ere parte hartzen du. Horien artean, aipagarria da DIÁLO2, 20 elkarrizketa biltzen dituen erakusketa-proiektua, non Espainian XX. mendeko poesia bisualaren erreferentzia nagusietakoa den Joan Brossa eta argazkilaria bera aurkitzen ditugun; edota La Palabra Inacabada, argazkilariak idatzizko lengoaia eta lengoaia bisualaren arteko harremana aztertzeko erabili zuena, irudimenaren boterea nabarmenduz.   

Beste behin ere, zigiluak “meta zigilu” esanahia hartzen du eta artelan bihurtzen da. 

Posta-balioaz haratago, eta frankeatzeko duen balioa ahaztu gabe, jaulkipen horrek leku garrantzitsua hartuko du Zigiluaren Historian.