Jaulkipen data: 18 urtarrila 2021

Turismoa. Bainuetxeak

KONTSULTATU TARIFAK

Turismoa. Bainuetxeak

Historia

TURISMOA.

Urtero, Correosek bi zigilu egiten ditu Espainiako turismoaren omenez. 2020. urtea bereziki gogorra izan da sektore horrentzat, COVID 19ren munduko pandemiak eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz. Baliteke turismoa izatea krisi horren eragina gehien pairatu duen sektorea.

Birusa iritsi arte, turismoa BPGaren % 15 zen gure herrialdean.

Azpimarragarria da Espainiak sektore horretan dituen baliabideak; horregatik da munduko edozein herritarren turismo-leku gogokoenetako bat.

Eta horregatik, aurten ere, Correosek bi zigilu jaulki ditu, gure herrialdeko turismoaren punta-puntako bi sektore nabarmentzeko.

Batetik, bainuetxeko turismoa. Termak duela 2.000 urte baino gehiago hasi ziren. Garai hartan, erromatarrek bazekiten ura nola erabil zitekeen gaixotasunei aurre egiteko eta ongizate eta edertasun pertsonala lantzeko. Gaur egun, Espainian 100 bainuetxe baino gehiago daude.

Bainuetxeei eskainitako zigiluak toki horietan goza daitekeen bakea eta lasaitasuna erakusten duen irudia jasotzen du. Usainak, ura eta fintasuna agertzen dira Marseillako xaboi, izpiliku, ur-zorrotada edo kotoizko eskuoihalen irudi honetan.

Turismo enologikoa  oso erakargarri bihurtu da atzerriko eta estatuko turistentzat. Espainiako upeltegiak berritu egin dira, eta beren bihotzera bisita gidatuez gain, egonaldiak eskaintzen dituzte, baita Espainiako ardorik onenak dastatzeko aukera eman ere. Ezin dugu ahaztu Espainiako ardoak munduko onenak direla. 

Zigilu horrek bikain jasotzen du bidaia enologiko baten esperientzia: mahasti zabalak, mahatsa, mahats-hostoak eta botila bat ardo kopa betetzen.

Aurten, inoiz baino gehiago, Correos Espainiako turismoarekin dago.