Jaulkipen data: 02 apirila 2021

Balio zibikoak. - 2021. Espainiako elikagai bankuak. FESBAL XXV. Biltzarra

KONTSULTATU TARIFAK

Balio zibikoak. - 2021. Espainiako elikagai bankuak. FESBAL XXV. Biltzarra

Historia

BALIO ZIBIKOAK. ESPAINIAKO ELIKAGAI BANKUA. FESBAL XXV. BILTZARRA

Balio zibikoak gizartea positiboki garatzeko jokabide-multzoa dira.

Gizalegezko balioak belaunaldiz belaunaldi transmititu behar dira, gizartearen garapenak jarrai dezan, positiboa izan dadin eta balio horiek denboran galdu edo ahaztu ez daitezen.

Ildo horretatik, aurten ere gizalegezko balioen seriearen barruan Correosek zigilu berri bat jaulki du, oraingoan Espainiako elikagaien bankuaren omenez.

Elikagai bankuen helburu nagusia da kontsumitzeko egoera onean dauden soberakinak berreskuratzea eta ongintzako entitateen bidez pertsona behartsuenen artean doan banatzea.

Horrela, elikagaiak egoki erabiltzea lortzen da, alferrik galtzea saihesten da eta, batez ere, elikagaiak eta premiazko produktuak eskuratzeko zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonen oinarrizko beharrak betetzen dira.

Horrela, soberakinak gaizki erabiltzea saihesteaz gain, hondakinen aurka ere borrokatzen da, eta ingurumenari mesede egiten zaio.

Elikagaien Bankuaren Espainiako Federazioaren balio nagusietako bat haren funtzionamendua ahalbidetzen duten milaka boluntarioak dira.

Dirurik jaso gabe, besteei laguntzeko denbora eta ahalegina eskaintzen dute.

Erakunde horren ekitaldi garrantzitsuenetako bat elikagaien bilketa handia da. 

 2014az geroztik, FESBAL Espainiako Elikagai Bankuen Federazioak Espainiako 54 elikagai bankuak koordinatzen ditu kanpaina sustatzeko eta zabaltzeko jardueran.

2012an Asturiasko Printzearen Konkordiaren Saria jaso zuen, lan nekaezina egiteagatik.

Zigiluak FESBAL logotipoa gogorarazten duen irudia dakar. Irudi horretan, txori batek beste biri jakia ematen die, erakunde horren lan ordainezina irudikatuz.