TUSELLO

Bihurtu zure irudiak Correosen zigilu.

Hasita

34,55 €

Erregistratu Correoseko Mi Oficinan. Azkar, erraz eta doan!
Aukeratu zigilu-mota, behar duzun frankeoa eta igo zure irudia edo aukeratu gure galeriako bat.
Diseinatu TUSELLO, aukeratu paper-orrien kopurua eta osatu hartzailearen datuak.
Ordaindu kreditu- edo zordunketa-txartelarekin edo PayPal-ekin.

Zigiluak autoitsaskorrak dira, eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak prestatutako DIN A4 tamainako (210 x 297 mm) paper-orri fluoreszenteetan datoz:

  • Zigilu klasikoa: 25 zigiluak: 40,9 x 28,8 mm.
  • Zigilu panoramikoa: 15 zigiluak: 60 x 25 mm.
  • Zigilu binetaduna: 20 zigiluak: 45 x 28 mm.

Horregatik estatu mailan eta nazioartean dute balioa, betiere helmugako herrialdeko tarifa eta frankeo-balioa kontuan hartuta: 

  • A TARIFA:  20 gr-ra arteko Gutun edo Tarjeta postal Nazional Arrunt "normalizatu” aukerarako
  • A2 TARIFA: 20 g-tatik 50 g-tara arteko Gutun edo Tarjeta postal Nazional Arrunt "normalizatu” aukerarako
  • B TARIFA: Europara zuzendutako (Groenlandia barne) 20 gr-ra arteko 20 gr-ra arteko Nazioarteko Gutun edo Tarjeta postal Arrunt "normalizatu” aukerarako
  • C TARIFA: Munduko gainerako lekuetara zuzendutako (AEB, Kanada, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria izan ezik), 20 g-ra arteko Nazioarteko Gutun edo Tarjeta postal Arrunt "normalizatu” aukerarako
  • D TARIFA: AEBra, Kanadara, Japoniara, Australiara eta Zeelanda Berrira zuzendutako 20 g-ra arteko Nazioarteko Gutun edo Tarjeta postal Arrunt "normalizatu” aukerarako

Gogoan izan nahitaezkoa dela erabili nahi duzun irudiaren gaineko eskubideak izatea.

Eta nahi bezala pertsonaliza ditzakezula, edo gure irudi-galeriarekin lagunduko dizugula:

  • Ordenagailutik irudi bat igotzen baduzu, fitxategiak JPG formatua izan behar du eta ez du 500 KB baino gehiago izan behar. Gainera, 300 dpi baino gehiagoko bereizmena izan behar du, inprimaketa ezin hobea izan dadin (zenbat eta bereizmena handiagoa izan, orduan eta kalitate handiagoa izango du inprimatutako zigiluko irudiak).
  • Gure galeriako irudi bat hautatzen baduzu, kategoriak ikusi eta gehien gustatzen zaizuna hautatu besterik ez duzu egin behar. 

Kontuan izan igotzen duzun irudiak eduki eta irudi onargarriei buruzko zehaztapenak bete behar dituela*. Igo ondoren, posta elektronikoz jakinaraziko dizugu onartu dugun edo, onartu ezin badugu, zenbatekoa itzuliko dizugu.

3.000 eurotik gorako eskarietan (BEZa barne), beste eskaera bat egin behar duzu (lehenengoan bidali zenigun irudi bera erabiliko dugu) edo Filateliako Zuzendariordetzarekin harremanetan jarri (tusello.filatelia@correos.com).

Correosek bermatzen dizu zure eskaera presako posta-zerbitzuaren bidez bidaliko dugula.

Hori bai, ordainketa egin ondoren, ezinezkoa da eskaera bertan behera uztea eta ezingo duzu zenbatekoa itzultzea eskatu.

Gogoratu zerbitzu honen hiru alderdi garrantzitsu:

  • Zerbitzu nazionala da.
  • Gutxienez paper-orri bateko eskaera egin behar da.
  • 5 eta 7 lanegunekoa da entrega-epea. 
Eduki eta irudi onargarriak

Ohiko galderak

Zertan datza TUSELLO zerbitzua?

Zure irudiak Correosen benetako zigilu bilakatzeko aukera ematen dizun zerbitzua da.

Zeure zigilua sortu ahal izango duzu online irudi bat bidaliz edo gure galerian irudiren bat hautatuz. Eskaera egin ondoren, zigilu pertsonalizatuak etxean jasoko dituzu.

Nork erabil dezake TUSELLO zerbitzua?

Herrialdean bizi den edozein partikularrak edo eremu nazionaleko edozein enpresak. Ez da zertan Correosekin kontratu bat aurrez sinatuta izan behar.

Zenbat zigilu pertsonalizatuen eredu daude?

  • Zigilu klasikoa: 28,8 x 40,9 mm.
  • Zigilu panoramikoa: 25 x 60 mm.
  • Zigilu binetaduna: 28 x 45 mm.

Zer abantaila ditu TUSELLO zerbitzuak?

Abantaila nagusia da zigiluak zeure irudiekin pertsonaliza ditzakezula, zure bidalketak apartak eta zure opariak paregabeak bihurtuz. Gogoan izan zigilu binetadunetan pertsonen irudiak erabil ditzakezula baldin eta irudia binetan agertzen bada, eta ez zigiluan.

Zer da zigilu binetadunaren bineta?

Bineta zigiluarekin batera dagoen hutsunea da, zuk hautatutako irudia jartzeko erreserbatua. Bestalde, Correosen zigiluen elementu identifikatzaile guztiak dauzka.

Zein izango da zigiluen frankeoaren balioa?

Zigiluen frankeoaren balioa gutun edo posta-txartelei dagokiena izango da:

  • A TARIFA:  20 gr-ra arteko Gutun edo posta-txartel Nazional Arrunt "normalizatu” aukerarako
  • A2 TARIFA: 20 g-tatik 50 g-tara arteko Gutun edo Posta-txartel Nazional Arrunt "normalizatu”rako
  • B TARIFA: Europara zuzendutako (Groenlandia barne) 20 gr-ra arteko 20 gr-ra arteko Gutun edo posta-txartel Nazional Arrunt "normalizatu” aukerarako
  • C TARIFA: Munduko gainerako lekuetara zuzendutako (AEB, Kanada, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria izan ezik), 20 g-ra arteko Nazioarteko Gutun edo posta-txartel Arrunt "normalizatu” aukerarako
  • D TARIFA: AEBra, Kanadara, Japoniara, Australiara eta Zeelanda Berrira zuzendutako 20 g-ra arteko Nazioarteko Gutun edo posta-txartel Arrunt "normalizatu” aukerarako

Zer da gutun edo tarjeta postal normalizatua?

Gutun edo tarjeta postal normalizatua 20 g-tara arteko pisua, 140 eta 235 mm arteko luzera, 90 eta 120 mm arteko altuera, 5 mm-tara arteko lodiera eta kolore zuri edo argiko (krema-kolorea, kanabera-kolorea eta antzekoak, urdina izan ezik) gutuna da.

Zenbat zigilu eska ditzaket?

Nahi dituzun guztiak. Gutxieneko eskaera ereduaren arabera zigilu-kopuru jakina duen paper-orria izan behar da:

  • Zigilu tradizionala: 25 zigilu.
  • Zigilu panoramikoa: 15 zigilu.
  • Zigilu binetaduna: 20 zigilu.

Eta 3.000 € baino gehiagoko eskaera bat egin nahi badut?

Sartu ordaindutako eskaeren kontsulta-orrialdera eta eskatu zigilu gehiago, dagoeneko formalizatuta den bidalketa identifikatuz.

Eskaera errepikatu dezakezu eta irudi bera berrerabili edo zuzenean jarri harremanetan Filateliako Zuzendariordetzarekin tusello.filatelia@correos.com

Zer irudi-mota pertsonaliza ditzaket?

Iraingarria ez den, hirugarrenen eskubideak urratzen ez dituen eta pertsonen oinarrizko eskubideak errespetatzen dituen edozein irudi. Zigilu binetadunetan, pertsonen irudiak erabiltzeko irudia binetan agertu behar da soilik, eta ez zigiluan.

Bestalde, irudiaren jabetza intelektualaren eta erreprodukzio eskubide guztiak dituzula egiaztatu behar duzu, eta irudia dela-eta hirugarrenek jasotako kalteen arduradun izango zara.

Correosek beretzat gordetzen du irudia edozein arrazoirengatik ezeztatzeko eskubidea. Kasu horretan, zenbatekoa itzuliko genizuke.

Nola jakin dezaket nire eskaera onartu edo ezeztatu duten?

Eskaera onartzerakoan mezu elektroniko bat jasoko duzu. Orobat, zure eskaera ezeztatu bada, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, arrazoiak azalduz, eta erosketaren zenbateko osoa itzuliko dizugu.

Zer formatu erabil dezaket irudi-fitxategirako?

Irudiak JPG formatuan egon beharko dira, eta gutxienez 300 dpi-ko bereizmena eta gehienez 500 Kb-eko tamaina izan behar dute. 

Noiz arte egin ditzaket aldaketan irudian?

Eskaera ordaindu arte. 

Zein izango da zigiluen inprimatze-kalitatea?

Zigiluak inprimatze-digitaleko prozedurarik aurreratuenak erabiliz sortzen dira.

Zenbat denbora igaroko da zigiluak bidaltzen dizkidaten arte?

Zigiluen gehieneko entrega-epea 30 egun naturalekoa da, eskaeraren unetik kontatzen hasita. Hala ere, ekoizpen-prozesuaren arabera, epea askoz laburragoa izan liteke (5 eta 7 egunen artekoa). 

Zein da zigiluen tamaina?

  • Zigilu tradizionala: 28,8 x 40,9 mm.
  • Zigilu panoramikoa: 25 x 60 mm.
  • Zigilu binetaduna: 28 x 45 mm.

Zigiluak autoitsaskorrak dira, DIN A4 (210 x 297 mm) tamainako paper-orri fluoreszentean eskaintzen dira eta Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrika Nazionalak ekoizten ditu.

Nola eska ditzaket dagoeneko entregatuta den eskaera baten zigilu gehiago?

Sartu ordaindutako eskaeren kontsulta-orrialdera eta eskatu zigilu gehiago, dagoeneko jasotako bidalketa eskaera-zenbakiarekin identifikatuz. Eskaera-mota horiek askoz azkarrago izapidetzen dira, irudia Correosek dagoeneko onartu baitu.

Nola eska ditzaket nire datu pertsonalez bestelako fakturazio-datuak?

“Nire kontua” atalera joan behar zara Mi Oficina plataforman, eta eskaera hasi aurretik egin behar duzu beti.