Data de emisión: 28 xaneiro 2016

V centenario del fallecimiento de Gonzalo Fdez de Córdoba

CONSULTAR TARIFAS

V centenario del fallecimiento de Gonzalo Fdez de Córdoba

HISTORIA

EFEMERIDEAK

Gonzalo Fernández de Córdobaren heriotzaren V. mendeurrena da. Errege-erregina Katolikoen kapitaina izan zen, eta Andaluziako noblea. Beti isabeldarren alde jokatuz, Isabelekin batera borroka egin zuen Gaztelako Ondorengotza-gerratean. Baina Granadaren Konkistan nabarmendu zen soldadu gisa, erasoan eta agintaritza-lanetan, eta buru-argitasun praktikoa zuela erakutsi zuen. Berak egin zituen azken negoziazioak Boabdil errege nazariarekin eta, Koroaren alde egindako lanaren sari gisa, Santiagoko Ordenaren enkomienda jaso zuen, beste hainbat sariz gain.

1495ean, Calabrian lehorreratu zen, armada baten buru, Napoliko erresuma hartu zuen Frantziako armadaren aurka borrokatzeko. Hainbat gudu garaitu eta frantsesak kanporatu ondoren, Espainiara itzuli zen eta, garaipenei esker, Kapitain Handia ezizena jaso zuen. 1500. urtean, Chambord-Granada Ituna sinatu zen eta, haren bidez, Napoliko erresuma Errege-erregina Katolikoen eta Luis XII.aren artean banatu zen. Itunak liskarra ekarri zuen berriro, eta Fernández de Córdobak frantsesen aurka borrokatu behar izan zuen. Haiek garaitu ondoren, Napoliko erregeorde izendatu zuten.

Ekintza hauei guztiei esker, armadaren buru nagusia zen. Armada berregituratu ere egin zuen, eta teknika militarra goitik behera aldatu. Koroneliak sortu zituen, eta haietatik tertzio mitikoak sortu ziren. Borroka-taktikak berritu zituen, eta garrantzia kendu zien armei, infanteria bultzatuz.

1515eko abenduaren 2an hil zen, eta haren gorpuzkia Granadako San Jerónimo monasterioan ehortzi zen.

Haren heriotzaren V. mendeurrenaren zigiluan, Kapitain Handiaren aurpegia dago, albotik ikusita, eta Lehor Armadako bi militar, gudu-eremuan erabiltzen zen "árida" izeneko borroka-uniformez jantzita. Espainiako armadak (eta, zehatzago, Espainiako Legioak, non "Kapitain Handia" izeneko tertzio bat dagoen) harreman estua du pertsonaia historiko honekin.